XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balkoi eta etxe-egutera ugari dituzten etxeak.

Kale hau etxe-bloke batez osaturik dago.

Etxebizitzak hiru solairukoak dira eta zona batzuetan lehen solairu hegaldua aurkitzen da.

Balkoiak, begiratokiak eta etxe-eguterak ugari dira beraien fatxadarik gehienetan.

Bloke honen bukaeran bi etxe daude, arras bereziak: horietako bat Lantziegoko herriak bere-berea duena.

Beraren sarrera erdi-puntukoa da, zerbait eroria orain; beraren goiko solairuak etxe-egutera jarraia dauka fatxadaren gainean.

Kareztadurak, solairu hegaldunen eta adreiluzko itxiduraren bidez eta hegalkin-buruak agerian utziz, aldaturik dauka beraren lehengo fisonomia.

Beste etxea, Errioxaz kanpoko elementu batez, hots, ezproinez horniturik dago eta hor bermatzen dira beraren solairuetako bi terrazak.